Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Iridium

Idazlea: Francisco Castro

Itzultzailea: Mitxel Murua Irigoien

Argitaletxea: Alberdania

Urtea: 2019

Bilduma: Ostiral Saila

Orri kopurua: 110

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Eleberri soziala da, Hartutako Kalte Zerebrala duen gazte baten inguruan ardaztua. Kontakizuna zuzena da, protagonistaren mina eta gizartearen aurreiritziak bere horretan erakusten dira, dosifikatuta, gordina izatera iritsi gabe. Istorioa egun gutxi batzuetan gertatzen dena azalduz garatzen da, eskola egun batzuk, gertaera nagusiaren artekoak.

Testua eguneroko baten formatuan eskaintzen zaigu. Bertan protagonista den Iris neska gazteak zera kontatzen digu:

• Nola bizi duen egoera berria, istripu baten ondorioz Hartutako Kalte Zerebrala duenetik.

• Nobioak nola utzi duen, auzo-lotsa eragiteko moduan.

• Eskola hasiera nolakoa izaten ari den.

• Egokitzapenean ari den honetan Mario ezagutu duela, eta gustatuta dagoela berarekin.

Egunerokoarekin paraleloan badaude beste pertsona batzuen testuak (e-postak eta mezuak), testuingurua eraikitzen laguntzen dutenak.


Iridium