Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia

Idazlea: Robert Louis Stevenson

Itzultzailea: Koro Navarro

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2019

Bilduma: 4nak

Orri kopurua: 144

Adina: 16tik gora


Laburpena:

XIX. mendean idatzitako eleberria da, gaur egungo estilo literarioen zurruntasunik gabe, berdin izenda daitekeena ikerketa eleberri, misteriozko, zein psikologiko. Ingeles literaturako sailkapenetan eleberri gotikotzat jo izan dute, Frankenstein edota Dorian Grayren erretratua eleberriekin batera.

Kontakizunak eskaintzen duen hausnarketa bide agerikoena “ongia” eta “gaizkia” kontzeptuen gainean egiten dena da, eztabaida filosofikoetarako zubi izan daitekeena, eta halabeharrez idazlearen garaiko moralaren erretratua berarekin atxikita daramana. Eleberria idazteko erabiltzen den teknika hastapenetako literatur genero batena denez, deseroso aritu daiteke irakurlea, kontakizuna ezohiko moduetan garatzen baita.

Istorioa hiru ikuspuntutatik kontatzen zaigu. Obraren parterik luzeena, lehen zortzi atalak hartzen dituena, Utterson abokatuaren bizipenak kontatzen dizkigu narratzaile orojakile batek, Jekill bere bezeroaren eta Hyde gizon ezezagunaren artean zein harreman dauden argitu nahian ikerketan abiatzen denetik aurrera. Hurrengo bi atalak Uttersonen eskuetara iristen diren bi aitorpen gutun dira, lehena Lanyon doktoreak idatzia, Jekyll jaunaren adiskide eta lankidea dena, eta Jekyll zein ikerketetan sartua ibili den argitzeko balio diguna, lehendik ere bagenekizkien datuen osagarri-edo. Azken atala bigarren gutunak osatzen du, jekyll doktoreak berak idatzia dena, eta aitortza ariketa dena, eleberri honen misterioen argigarriak ematen dituena.


Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia