Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kamilo Krokodiloa

Idazlea: Ana Zurita

Ilustratzailea: Ana Zurita

Itzultzailea: Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2020

Orri kopurua: 30

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratua. Gai nagusiak dira adiskidetasuna, bakoitzaren identitatearekin ondo sentitzea, eta lagun hurkoa den bezalaxe onartzea, besteak beste.

Tonu alaia, bizkorra eta umoretsua du.

Kamilo krokodiloa, bera bizi den urmaeletik kanpo zer dagoen ezagutu nahi duenez, etxetik aterako da amak prestatzen dion hamaiketakoa hartuta. Bidean hainbat animalia topatzen ditu. Etsipenez konturatzen da beraiek bezala izaten ahalegintzen den bakoitzean porrot egingo du, eta gaizki sentituko da. Ondorioz etxera itzuliko da, urmaelera, bere familiarengana.

Ilustrazioak irudi biziak dira, kolore berdea beste guztien gainetik agertzen da, eta Kamilo krokodiloaren begiradak asko adierazten du.

Ezohiko tipografia erabili da, irakurketari mesederik egiten ez diona.


Kamilo Krokodiloa