Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Katu banda

Idazlea: Catherine Metzmeyer

Ilustratzailea: Gregoire Mabire

Itzultzailea: Aztiri

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2019

Bilduma: Ttarttalo

Orri kopurua: 28

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan adorea ematen zaio gazteena (edota txikiena) sentitzen denari, kaleko katu banda baten istorio xume batekin.

Hiri handi batean, aldirietan, grafitiz betetako horma baten atzean, sei kidez osatutako katu banda bat bizi da. Beraien ondora katakume txikia agertu zaie, zazpigarrena. Egun batez katu banda hirian barrena joan da janari bila; katu txikiari ez diote joateko baimena eman, baina atzetik doa, ez baita kikiltzen den horietakoa. Hara eta hona dabiltzala, mokadu goxoa topatzen dute jatetxe atzealde bateko edukiontzian, baina bertan harrapatuak geratzen dira. Katakumeak, bere ausardia eta jakituria erabiliz, lagunak askatzea lortzen du.


Katu banda