Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Katu

Idazlea: Iņigo Dierez

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2019

Bilduma: Taupadak

Orri kopurua: 196

Adina: 16tik gora


Laburpena:

Irakurle gazteentzat sortutako beldurrezko eleberria da Katu. Eskola jazarpena, mendekua, balio- eta enpatia-gabezia erretratatzen dira.

Liburuko protagonista, Asier, eskola jazarpena jasaten ari den nerabea da. Aita aspaldi galdu zuen, amarekin ez du konfiantzazko komunikaziorik, ez eta benetako lagunik. Bakarrik dago. Behin, amets batean bezala, katu beltz batek bere arazoen irtenbidea eskaintzen dio: ikastetxean jazartzen duten hiru mutilak hilko ditu, Asierrek maite duen norbaiten truke. Tratu hau onartzeak ondorio ikaragarriak izango ditu bere bizitzan. Harreman, emozio eta sentimenduen mundua. Hartutako erabakien ondorioak onartu beharra.

Nobela honek gertakari gogorrak ekartzen dizkigu, batere atseginak ez direnak. Asier bakar bakarrik aurkitzen da. Inork ez du beragatik ezer egiten, ez etxean, ez lagunen ezta irakasleen artean ere. Egoera muturreraino eramaten du egileak. Nobela hirugarren pertsonan kontatua dago, baina Asierren ikuspuntua emango digu.


Katu