Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kenavo, zaku bete urre!

Idazlea: Iņigo Ibarra

Ilustratzailea: Pilar Alonso Lasarte

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2019

Bilduma: Gazte Literatura

Orri kopurua: 112

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Misteriozko eleberrien eta ibilbide kontakizunen artean dagoen narrazioa da, erritmo azkarrekoa. Hizkuntza eta kultura gutxituek presentzia handia dute, hala nola bertsoak, euskalkiak, Nafarroako eta Bretainiako leku eta kultura desberdinak,… bai eta pertsonen arteko harremanen estereotipoen kritikak ere.

Ane eta Mikel lagun minak dira. Bertso eskolan ezagutu zuten elkar. Anek bertso zahar batzuk aurkitu ditu, eta horien arabera Santurbeko baselizan altxor bat ezkutatuta egon daitekeela iradokitzen dio Mikeli. Hara abiatuko dira biak eta han, altxorra ez, baina bai topatzen dutela berau aipatzen duen eskutitz bat, zelta dirudien hizkuntza arrotz batean idatzia. Ez dutenez ezer ulertzen, bretoieraz dakien lagun batengana joango dira: Kattalin. Itzulpena eskuetan, Bretainiara abiatzen dira han hotel txiki bat duen Kattalinen adiskide batengana.


Kenavo, zaku bete urre!