Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kiribil amaigabea

Idazlea: John Green

Itzultzailea: Usoa Wyssenbach Ibarra

Argitaletxea: Alai

Urtea: 2019

Bilduma: Ganbara

Orri kopurua: 302

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Gazte eleberri psikologikoa da, misterio bat argitzearen aitzakian harilkatua. Hari nagusiarekin bat pentsamendu obsesibo-konpultsiboa duen protagonista hipokondriakoa erretratatzen da, mikrofobiak dituena eta eta joera autodestruktiboak.

Aza eta Daisy, hamasei urteko bi lagun dira. Davis Pickett, Azaren haurtzaroko laguna da. Honen aita, Russell Pickett, aberats ezaguna, ihesaldi misteriotsu batean desagertu egin da, eroskeria-edo leporatuta gizona atxilotzeko antolatu zen sarekada bezperan desagertu ere. Kasua argitzen duenarentzako 100.00 $-eko saria eskaintzen da.

Daisyk bultzatuta, Aza eta biak, ikertzen hasiko dira. Ikerketaren hasieran Davis-en adiskidetasuna berreskuratuko du Azak, eta hortik bestelako harreman sakonago bat. Biak elkar ongi ulertzen dira: Aza-k aita galdu zuen eta Davis-ek lehendabizi ama eta oraingoan aita…


Kiribil amaigabea