Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Krokodilo txikia, jirafa altua eta neurri kontuak

Idazlea: Daniela Kulot

Ilustratzailea: Daniela Kulot

Itzultzailea: Xabier Olaso

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2019

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, animalia ipuina, pertsonai berberekin egindako “Krokodiloa maitemindu da” istorioaren jarraipena. Oraingoan maitasunak elkarbizitza-zailtasunei aurre egiteko adorea ematen duela aldarrikatzen du. Zailtasunak behin eta berriro topatu arren, tonu positiboan aritzen dira protagonistak irtenbide bila, eta nahi izanez gero, aukerak badaudela erakusten digute.

Jirafa eta krokodilo elkarrekin maiteminduta daude, eta elkarrekin bizitzea erabaki dute. Hasiera batean krokodiloaren etxean saiatuko dira, baina Jirafa ez da kabitzen. Orduan jirafaren etxean saiatuko dira, baina han zailtasunak krokodiloarentzat dira. Azkenean, zailtasunak zailtasun, plan bat prestatu eta etxe berria eraikiko dute, igerileku-etxea, uretan biak maila berean egoteko etxe perfektua.

Ilustrazioek testuarekin erdibana jarduten dute istorioa kontatzen. Liburu handia da (31x24 cm) eta horrek testua eta ilustrazioak espazio nahikorekin egitea errazten du. Testuak letra tamaina egokia du eta atze zurian agertzen da, irakurketa erraztuz. Ilustrazioak aldiz kolore bizikoak dira.


Krokodilo txikia, jirafa altua eta neurri kontuak