Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Krokodilo txikia maitemindu da

Idazlea: Daniela Kulot

Itzultzailea: Ainhoa Irazustabarrena

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2019

Orri kopurua: 24

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Krokodilo eta Jirafa protagonista dituen saga literario baten lehen albuma, bi pertsonaiak elkar topatzen dutenekoa kontatzen duena. Tonu umoretsu eta samurrean desberdinen arteko maitasunari buruz hitz egiten da.

Abentura hasten da Krokodilo maitemindu egin dela jakiten dugunean. Zer sentitzen duen erakusten zaigu, eta ondoren maitemintzearen ondorioak direla jakinarazten. Jarraian Krokodilo saiatzen da Jirafaren arreta bereganatzen, baina ez du ikus dezan lortzen. Bata bestearen segidan, zazpi gag-eko sorta bat eskaintzen zaigu. Zazpigarrengoan Jirafak eta biek tupust egiten dute eta lurrera erortzen dira, Krokodiloa ikusi ez duelako hain zuzen. Halako grazia egiten die egoerak, hizketan hasi eta elkar besarkatuta (Jirafaren besoetan Krokodilo) bidean urruntzen direla amaitzen da kontakizuna.

Ilustrazioak handiak dira, eta testu gutxi dago. Dena kontakizunaren hari nagusiari begira jarrita dago: pertsonaiak, objektuak, koloreen oreka,...


Krokodilo txikia maitemindu da