Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Laster, laster!

Idazlea: Magdalena Guirao-Jullien

Ilustratzailea: Isabelle Maroger

Itzultzailea: Uxue Rey Gorraiz

Argitaletxea: Picarona

Urtea: 2019

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, gure gizarteak darabilen bizitza erritmo azkar azeleratu urduriaz ohartarazten duena. Kontakizun errealista da, urbanoa, eta irakaspenezkoa den aldetik, eredu-emailea izaten saiatzen da irakurketan bitartekari bide den heldu/gurasoarekin..

Ama batek, semea esnatzen duenetik, kalera irten arte, behin eta berriz esaten dio bizkor ibiltzeko. Estresatua dago ama: “Lasteeer, lasteeer!” esaka, “axkar, altxa ohetik”, “bengaaa, gosaldu”, “mugituuu, garbitu aurpegia”, “ariiiin, jantzi”, “bengaaa, zapatak!”, “mugi, jantzi motxila”, “axkaaar, ez galdu denborarik”…. Eta mutiko gizajoak ezin erritmoari jarraitu…

Halako batean, errepidea gurutzatzera doazela, presaren presaz, txirrindulari batek ia ia ama jotzen du eta susto itzela hartzen dute biek. Bihotza taupaka, geratu eta lasaitzeko beharra sentitzen dute, eta banku batean esertzen dira arnasa lasai hartzera, hiriak atzera eta aurrera erritmo bizian jarraitzen duen bitartean. “Ama, zergatik dabil jendea lasterka?”.

Erritmoa jaistean, konturatzen dira gainontzeko pertsonak ere presaka dabiltzala. Beraien aukera ordutik aurrera, patxadan ibiltzea, ez dute hainbesteko presarik.

Ilustrazioak koloretsuak dira. Orrialdeak ia osorik hartzen dituzte, testuak dioenari detaile gehiago erantsiz. Orrialde gehienetan bi plano moduko sortzen dira; bata koloretan, bestea zuri-beltzean, fokuan dagoena nabarmendu nahian. Esaterako, sustoari dagokion orrialdean: zuri-beltza, kolore oso apalez datorren txirrindularia eta ama-semeak koloretan; txirrindulariak, gerturatzean, kolore bizia hartzen du.


Laster, laster!