Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Leihoko neska

Idazlea: Xavier Estévez

Ilustratzailea: Fernando Llorente

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2020

Bilduma: Paper txoriak 24

Orri kopurua: 128

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Eleberria II. Mndu gerra garaian kokatuta dago, Herbereetan. Narrazioaren abiapuntua aitak Lucasi ekarri dion teleskopioa da, Lucasi ikaragarri gustatzen baitzaio izarrak eta planetak behatzea. Behaketa horiekin tartekatu dira narrazioan Amsterdameko giro poli-tikoa (naziak daude), gurasoen beldurra eta elkartasuna juduekin, juduekiko jazarpena eta lehen amodioa. Behaketa horiei esker, gainera, Anne Frank ere agertzen zaigu, ele-berriko pertsonaia bihurtuta.

Izendatu gabeko 18 kapitulutan banatuta dago kontakizuna, eta 10 ilustrazioz lagunduta dator. Ilustrazioek, testua laguntzeaz gain, testuan agertzen ez den hainbat informazio ematen dute, eta imajinazioa egoerara kokatzen laguntzen dute.


Leihoko neska