Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Magali ez dago bakarrik

Idazlea: John Andueza

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2019

Bilduma: Taupadak

Orri kopurua: 138

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Misteriozko eleberria da, atzera begirako kontaketaren bidez jada gertatua den krimen bat argitzen duena. Kontakizuna txandaka gauzatzen da, batean elkarrizketa bestean narratzaile orojakilea. Magali eta Edurne ahizpa bizkiak dira. Magalik, baina, badu berezitasun nabarmena: ez du hitz egiten, ez zaiolako hitz egitea interesatzen.

Bi ahizpek elkar maite eta babesten dute. Baina nerabezaroak haien arteko harremana gaiztotuko du, Edurne mutil kontuekin aztoratuta ibiliko baita; eta Magali zama astuna bihurtuko zaio. Baina Magalik ezin du ahizpa bakarrik utzi, eta urrutitik segituko ditu haren joan-etorriak.

Egun batean, jazoera lazgarri bat gertatuko da: Niko Intxausti koma egoeran dago, eta, antza, Magali izan da erasotzailea. Baina zerk bultzatuko luke Magali hain bortizki jokatzera? Zer arrazoi egon daiteke eraso horren atzean? Horixe ikertzera joango da Izaskun Ugarte Diputazioko psikologoa Bergarako institutura. Magalik ez du hitz egiten, ez du inoiz hitz egin. Horregatik, Izaskunek Nekane bere ahizpa bikiarekin hitz egin nahi du zer gertatu zen argitzeko. Eta hasieran Nekane ez badu gogo handiz laguntzen ere, bien arteko elkarrizketa hauen bidez benetan gertatutakoa argitzera iritsiko dira.


Magali ez dago bakarrik