Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Martin eta bere itzala

Idazlea: Davide Cali

Ilustratzailea: Serge Bloch

Itzultzailea: Koro Navarro-Rosetta

Argitaletxea: Harperkids

Urtea: 2019

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek lagunak izatearen balioa azaleratzen du tonu umoretsuan.

Martinek norbait aurkitu du etxeko sukaldean. Nor den galdetu dionean, ezezagunak bere itzala dela erantzun dio. Martinek ez du gustuko itzala lurrean itsatsita ez egotea eta hura desagerrarazten saiatuko da, baina alferrik. Horrelako itzala edukitzearen alderdi positiboaz jabetu denerako, desagertu zaio konpainia. Hurrengo egunean, etxeko komuneko ispiluan beste ezezagun bat azaldu zaio Martini, bere isla.

Albumeko irudiek testuaren gaiarekin eta tonuarekin bat egiten dute. Marrazkiak lerro desberdinen konbinazioan oinarritzen dira, pilatutako lerroak, finak, lodiak … Irudiek umorea bilatzen dute eta adierazkorrak dira.


Martin eta bere itzala