Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Mikela bila eta bila = L'enquête de Mikela

Idazlea: Ana Imaz

Ilustratzailea: Gérald Guerlais

Itzultzailea: Nahia Zubeldia

Argitaletxea: Matahami

Urtea: 2020

Orri kopurua: 22

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Jolas liburua da. Testua euskaraz eta frantsesez dago idatzia. Tonua umoretsua eta hezitzailea da.

Mikela igelak ezezagun batekin egin du topo lanerako bidean. Zerbait esan nahi dio baina esan orduko, ezezagunak alde egiten du. Orduan, Mikelak, basoan aurkitzen dituen animali bakoitzari ezezagunaren ezaugarri bat azaltzen dio eta honek, esandakoarekin baldintza hori betetzen duen animalia aurkeztuko dio. Azkenean, kostata, bilatzen zegoen animaliarekin egingo du topo. Horrela, Mikelak goizean esan gabe geratu zaiona esatea lortuko du.

Ilustrazioek orrialde osoak betetzen dituzte. Koloreak biziak dira.


Mikela bila eta bila = L'enquête de Mikela