Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Minutu eta erdiko munstroak

Idazlea: Almudena Cid

Ilustratzailea: Julia Ortega

Itzultzailea: Joseba Santxo

Argitaletxea: Begiko

Urtea: 2019

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Kirol lehiaketan ari diren haurren izuak ardatz harturik osatutako album itxurako narrazio ilustratua. Adore emailea da, eredu emailea ere bai.

Era berean, baliagarria gerta daiteke estres handiko egoerak bizi dituzten haurrentzat, esfortzuaren filosofia oinarri, norberaren buruarengan konfiantza hartzeko lagungarri izan daitekeen neurrian.

Istorio honetako protagonista neskatila bat da, eskolako ekitaldi nagusian gimnasia erritmikoko erakustaldi bat egin behar duena. Pentsatzen hasten denean, baina, sabelean korapiloak sumatzen hasten da; eginahalak eginda ere, gainetik kendu ezin dituen korapiloak. Bere burua maillotarekin ikusten duenean, eta erabiliko dituen tresnak ondoan dituela, lasaitu bezala egiten da. Baina gutxi irauten dio, tapiza zapaldu ahala berriro etortzen baitzaizkio kontrolatu ezin dituen beldurrak. Korapiloek ez diote uzten bere lana lasai egiten, nahiz eta minutu eta erdiko saioa baino ez den! Azkenean gimnasta txikiak zer gertatzen den ulertuko du: urduritasuna hor dagoela arreta gal ez dezan, eta urduritasun punttu horrekin ikuskizun paregabea egin dezan.

Poster bat dakar opari.

 

Ilustrazioak adierazgarriak, ondo islatzen dute testuak dioena; ulertzeko zaila izan daitekeena (emozioa) ikusgarri jarriz. Testu ulerterraza da, irakurle hasiberrientzat egokia.


Minutu eta erdiko munstroak