Izenburua: Nola bainatu martetar bat
Idazlea: Franco Vaccarini
Ilustratzailea: Carlos Higuera
Itzultzailea: Xabier Olaso
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2019
Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail GORRIA
Orri kopurua: 32
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Ipuin ilustratua irakurleei kontatzen diena nolakoa den elkarbizitza haurtxo jaioberri batekin. Irakurlea gai izan behar da martetar=jaioberri jolasa ulertu eta ideiarekin jolasateko.
Martetar bat iritsi zaio etxera Luziori, eta eragin dituen aldaketak kontatzen dizkigu: bainatzerakoan martetarrak komunean sortzen duen anabasa, kalera ateratzeko zenbat gauza sartu behar dituzten poltsan, purea jateko garaian den-dena nola zikintzen duen, gauetako negarrak (kolikoen eraginez, antza), etab.
Eta Luziori ez dio grazia gehiegirik egin txikiaren etorrerak; izan ere, anaia iritsi baino lehen bera zen etxeko martetar bakarra!! Eta ohore hori galtzea, batzuetan, ez da erraza izaten. Bukaeran, hala ere, aitortzen du batzuetan berarekin deseroso sentitzen den arren, eskolan dagoen bitartean faltan sumatzen duela.
Testua letra-tipo handi samarraz idatzia dago, baina esaldi luzeekin askotan.. Letra-tipoa aldatu egiten da narraziotik argibideetara pasatzen garenean.
Ilustrazioak koloretsuak dira, testuak dioenarekin bat egiten dute eta lagungarriak izan daitezke ulermenerako.
Imanol Merceroren kritika Berrian