Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Nola harrapatu elefante bat

Idazlea: Vanessa Westgate

Ilustratzailea: Vanessa Westgate

Itzultzailea: Nagore Irazustaberrena

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2019

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek etxeko abereak (maskotak) izan nahi dituzten haurrei animaliekin enpatizatzen laguntzen die. Era berean maskota exotikoen zentzugabekeria salatzen du, dena tonu adiskidekor eta umoretsuan.

 

Elefante bat maskota gixa nahi izanez gero eginbeharreko guztia azaltzen digu pausuz-pausu: elefanteak non bizi diren jakin, bertara joan, haiei buruz asko ikasi, elefantea harrapatzeko tranpa bat egin, hegazkinez zure etxera eraman, elikatu, berarekin jolastu... baina elefanteak haien inguru naturalean eta haien espeziekoekin egon nahi dute, herriminak jota tristatu eta gaixotu egiten direlako etxean atxikita biziaraziz gero; horregatik ipuin honetako haurrak elefantea sorlekura itzuliko du, eta halaxe bukatuko da istorioa.

 

Ilustrazioek orrialde osoak betetzen dituzte. Beltzez eginiko lerro sinpleak eta kolore biziekin (horia, berdea eta urdina nagusiki) koloreztatutako azalera handiak dira ezaugarri nagusiak. Elementu gutxi erabiliz ilustratzaileak testua osatzen du tonu umoretsua indartuz.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Nola harrapatu elefante bat