Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Oliver Button poxpolin bat da

Idazlea: Tomie de Paola

Ilustratzailea: Tomie de Paola

Itzultzailea: Eva Linazasoro

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2020

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Gaur egun, puri-purian dauden gaiak hartzen ditu 1979an argitaratu zen album eder honek: intolerantzia, desberdinen aurkako bazterkeria, nork bere ametsen alde borrokatzea, aniztasuna onartzea… Baina ez du mezu zuzenik ez moralik ematen, soilik Oliver Button umearen istorioa kontatzen du. Tomie de Paolak bere eskarmentutik abiatuta sortu zuen Billy Elliot-en aurreko dantzazale honen istorioa.

Buttonek natura maite du eta irakurtzea gustatzen zaio, paperezko panpinekin jolasten da, eta sarri mozorrotzen da, kantuan aritzeko, eta, batez ere, dantzatzeko. Ez denez batere abila ariketa fisikorako, eskolako beste haurrek bazter uzten dute eta iseka egiten diote. Horren erakusgarri da eskolako horma batean margotu dutena: «Oliver Button poxpolin bat da». Hori guztiaren gainetik, bere ametsen alde egiteko indarrari eutsiko dio protagonistak eta amaiera zoriontsu bezain xehea eta benetakoa izango du kontakizunak.


Oliver Button poxpolin bat da