Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Orain ez, Beņat

Idazlea: David McKee

Ilustratzailea: David McKee

Itzultzailea: Eva Linazasoro

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2019

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Ipuin irudiduna da, egiantzeko testuinguru batean gertatzen dena, haurraren psikologian errealitatearen mugak ezarri aurretik. Gurasoen eta haurren arteko komunikazioaren beharra aldarrikatzen du, inkomunikazio egoera batean zer gertatu ahalko zen antzeztuz.

 

Garrantzitsua da ohartzea ipuinaren oso harrera kontrajarriak egingo direla ikuspuntuaren arabera. Mutur batean bakardade sentimendua izango da fokuan, bestean gurasoen arduragabekeria.

 

Kaixo, aita, esan zuen Beñatek. Orain ez, Beñat, esan zion aitak. Kaixo, ama, esan zuen Beñatek. Orain ez, Beñat, esan zion amak. Lorategian munstro bat dago eta jan egingo nau, esan zuen Beñatek…

 

Ilustrazioak orrialde zurien gainean ezarrita daude, komikietako binetak bailiran, eta testua azpian dute, gelditzen den ingerada zurian. Urmargo eta tintaz eginak daude, fokuan dagoena erakusten, askotan hondo kolorebakar neutroekin. Kolore paleta zabala erabiltzen da, gorrien, horien eta urdinen (are berdeen) bariazioekin.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Orain ez, Beņat