Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ovimamiak eta papaguaraiak

Idazlea: Gracia Iglesias

Ilustratzailea: Susana Rosique

Itzultzailea: Mari Eli Ituarte

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2020

Orri kopurua: 48

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu itxurako irakaspen ipuina da. Xede nagusia ezberdinen arteko tolerantzia sustatzea du.

Liburu honetan ovimamien eta papaguaraien istorioa kontatzen zaigu. Nahiz eta auzokideak izan, troka sakon eta zabal batek banatzen ditu, eta antza denez, ezin dira desberdinagoak izan. Ovimamientzat hegaztiak ziren munduko gauzarik garrantzitsuena eta arrautzak baino ez zituzten jaten. Papaguaraientzat, aldiz, landareak eta patatez bakarrik elikatzen ziren. Hain omen ziren desberdinak, inork ez zuela besteekin elkartzen saiatu nahi. Harik eta, bidaiari atzerritar bati mesede bat eginez, bere aurreiritzi guztiak apurtuko dituen zubi bat eraikitzen duten arte.

Collage teknikarekin egindako ilustrazioek orrialde bikoitza betetzen dute. Azpimarragarria da herritarren emozioak eta pentsamenduaren eraldaketa islatzen dituztela.


Ovimamiak eta papaguaraiak