Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Palmir

Idazlea: Gilles Baum

Ilustratzailea: Amandine Piu

Itzultzailea: Miren Agur Meabe

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2019

Orri kopurua: 24

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Tamaina txikiko album ilustratu honek bidai baten berri ematen digu. Dragoi txiki bat dugu protagonista, maleta hartuta, badoana munduan barrena, ez dakigu nora. Itsaso, amildegi, jendarte, mendi ...eta bestelakoak pasa eta gainditu ondoren, azkenean bera eskolara helduko da.

Istorio honek irakurketa maila ezberdinak eskaintzen dizkigu. Batetik animaliaren bidaia ikusi daiteke, edozein bidaiak izan ditzakeen gora-beherekin. Bigarren irakurketa batean, gai ezberdinak topa ditzakegu istorio honetan: bidaia, egoera berriei aurre egitea, gerra, biolentzia...eta baita onarpena, laguntasuna edota egoera berriei egokitzeko gaitasuna ere.

Irudiek sekulako garrantzia hartzen dute album honetan, testua laburra izanik, hauek osatzen baitute istorioa. Irudi sinpleak eta adierazgarriak erabiltzen ditu ilustratzaileak. Koloreek ere esanahia osatzen dute eta interpretazio ezberdinak egiteko aukera emango digute. Atzeko babesorriek kolore biziz osaturiko haur baten marrazkia erakusten dute, hasierako hari mataza gorriari kontrapuntua eskainiz.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Palmir