Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Paulatxo

Idazlea: Hainbat egile

Ilustratzailea: Anick Masson

Itzultzailea: Miren Agur Meabe

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2019

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, azpi-izenburuak argi azaltzen duenez bizitzaren amaiera irakurleari azaltzeko sortua: “Paulatxo : bizitzaren amaiera haur eta nagusiei kontatua”. Tonu xamurrean idatzita egonik ere, ez dio iskin egiten heriotzaren onarpenaz hitz egiteari , ez eta osteko saminaz ere.

Paulatxo baserriko olio maiteenetako bat da. Halaxe da ere istorioa kontatzen digun Pitxio txitarentzat. Egun batean Paulatxo oso gaixorik jartzen da, eta botika guztiak probatu arren, medikuek ezin izango dute sendatu. Hortik aurrera ahalik eta hobekien zaintzen saiatuko dira: baserriko animalia guztiak gertu izango dira, besarkatuko dute eta agur festa bat ospatuko dute. Pitxiok berak ere ahaleginak egingo ditu... baina azkenean Paulatxo hil egiten da.

Ilustrazioek tonu pastelak dituzte, adierazkorrak dira oso, eta testuak esaten duena jaso eta osatzen dute. Narrazioaren sekuentziazioa berariaz lantzeko-edo, batzuetan orri berean hainbat ilustrazio daude, bakoitza bere testuarekin, komikien antzera. Besteetan orri osoa hartzen dute, albumetan ohi den gisara.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Paulatxo