Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Pirata ausarta

Idazlea: Ricardo Alcántara

Ilustratzailea: Gusti

Itzultzailea: Xabier Olaso

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2019

Orri kopurua: 16

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, jolas sinbolikoan dabilen haur bat agertzen duena. Istorioa zazpi bat eszenatan bananduta dago.

 

Lehenik Juantxo pirataren abenturak azaltzen zaizkigu, baina, gero, amaren ahotsa entzuten duenean, pirata ekintzak eten, irakurleari zuzenean begiratu, pirata mozorroa kendu, eta ziztu bizian askaltzera doa.

 

Biko errimadun testua du.

 

Ilustrazioak sinpleak eta dinamikoak dira, adierazkorrak. Kontakizunaren parte bat bere gain hartzen dute, eta albumaren tonu umoretsua transmititzeaz arduratzen dira.


Pirata ausarta