Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Polita

Idazlea: Canizales

Ilustratzailea: Canizales

Itzultzailea: Ipar Alkain

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2019

Orri kopurua: 36

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honekin kritika soziala egiten da, gizartearen baitan garaiotan irudiaren kultuak guregan izan dezakeen eragin kaltegarria salatzeko.

Ogroarekin hitzordua duen sorgina dugu protagonista. Urduri dago, baina soineko ederra jantzita, polit ikusten du bere burua, eta pozik ateratzen da etxetik; ilusionatuta. Berehala, baina, adiskideekin egiten du topo, eta hauek hitzordura ederrago joateko aholkuak ematen dizkiote, bere burua erabat itxuraldatu arte.

Baina iristean… ogroak ez du sorgina ezagutzen. Hura ez da berarekin geratu den sorgina, berak gogoko duen sorgina, eta handik alde egiteko esaten dio. Nolako desilusioa!! Bai ogroarena, baina baita sorginarena ere, noski (izan ere, adiskideek ederki engainatu dute!!!).

Amaiera, ordea, ez da oraindik iritsi...

Ilustrazioak sinpleak dira, ordenagailu bidezko kolore masak. Baina sinpletasun horretan ondo adierazten dira pertsonaien espresioak eta halaber, ongi islatzen edo irudikatzen dira egoerak eta itxura aldaketak.

Testu laburra da, eta letra tipo, kolore eta tamainarekin jokatzen du autoreak. Egitura errepikakorra du, ipuin sinpleenen eran.

Obra honek “Premio fundación cuatrogatos” 2018 jaso du, bai eta “Premio Apila Primera Impresión 2016” ere.


Polita