Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Puntera beltzak

Idazlea: Almudena Cid

Ilustratzailea: Montse Martin

Itzultzailea: Mitxel Murua

Argitaletxea: Alberdania

Urtea: 2019

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Narrazio luze ilustratu honek 12 urteko haur gimnasta baten kirol ibilbidea zehaztasunez kontatzen digu. Olympia bildumaren lehen alea da.

 

Hirugarren pertsonan idatzita badago ere, tonu autobiografiko nabarmenean murgiltzen da (Idazlea, Almudena Cid gasteiztarra, gimnasia erritmikoan ibilbide luze arrakastatsua izandakoa da). Profesionala izateko bidean den neskatxa baten gazi-gozoak kontatzen dira bertan. Goi mailako kirolak exijitzen duen diziplina, lana eta dedikazioa kontatzen zaizkigu. Arrakastak, edozein delarik ere, edozeinentzat dakartzan galerak ere zehazten ditu.


Puntera beltzak