Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Sorgintxoren adiskide debekatua

Idazlea: Alaine Agirre eta Xabier Mendiguren

Ilustratzailea: Mikel Santos “Belatz”

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2019

Bilduma: Xaguxar, 235 - Munstro txikiak, zg

Orri kopurua: 66

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Munstro Txikien bildumako hirugarren abentura.

Sorgintxok ankerra eta gaiztoa izan nahiko luke, baina ez da: munstroen eskolara joan arren, on puska da.

Egun batez Sorgintxo parke batera bidaliko dute, gizakien umeak beldurtzen ikas dezan. Aitzitik, inor izutzeke, Aner izeneko mutikoa ezagutu eta bere munstro eskolara joatera gonbidatuko du, nahiz eta jakin debekatuta dagoela. Munstro irakasleak berehala konturako dira Anerren izaera zein den, baina...

Kapitulu bakoitzean gutxienez ilustrazio bat agertzen da. Ilustrazioak ulermenerako lagungarriak dira. Narrazioaren tonu ezberdinekin bat datoz, beldurra edo nazka azaltzen direnean koloreen tonua ere ilunagoak dira dagozkion emozioak indartu nahian.


Sorgintxoren adiskide debekatua