Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: SOS benetako munstroak planetari mehatxuka

Idazlea: Marie G. Rohde

Ilustratzailea: Marie G. Rohde

Itzultzailea: Miren Agur Meabe

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2020

Orri kopurua: 54

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Ozono geruzaren zuloa, berotegi efektua, karbono dioxidoa, oihanen suntsipena, zarata, kea eta hautsa, euri azidoa, itsasoan pilatzen ari den zaborra, zaborra, ur pozoitzeak… Dibulgazio liburu honetan lurra jasaten ari den ingurumen kalteak erakusten zaizkigu banan-banan (zerk sortzen dituen izendatuz, eta joera makur horiek nola desegin erakut-siz) jolas literario baten bidez: kalte bakoitza alegiazko munstro bat bezala agertzen zai-gu.

Janozono, Berosaurus, Itsasmikatz, Zorobota, Kraskakobra, Ketaketza, Eurigarratzak, Zaborkong, Algustel… Bi orrialde hartu dira arrisku bakoitza aurkezteko eta, lagungarri, hegal berezi bat dauka lehen orrialdean, gai bakoitzaren kalte-sortzailea eta konponbideak erakusten duten ikonografia zerrendatuz.

Ilustrazioak neurri handikoak dira, eta orrialde osoa hartzen dute. Testua ilustrazioaren gainean dago. Kolore askotakoak dira; nagusiki urdinak, grisak, zuriak eta berdeak ager-tzen dira.


SOS benetako munstroak planetari mehatxuka