Izenburua: Sudur gorri
Idazlea: Valentina Rizzi
Ilustratzailea: Sergio Olivotti
Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun Sagalá
Argitaletxea: Bookolia
Urtea: 2019
Orri kopurua: 34
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honek kritika soziala egiten du, fokua pantailen gehiegizko erabileran jarrita.
Astelehen goiz zikin, motel eta txuri-beltz batean, lanera dijoan jendez eta autoz beterik dagoen hiriko biztanleen bizitza aldatu egingo da, elementu nimiño eta koloretsua sartzean: sudur gorria. Euren pantailetan edo pentsamenduetan murgildurik bizi diren, eta elkarri eragiten ez dioten pertsonaien artean sudur gorria sigi-saga dantzan hasi, denak blaitu…eta astelehen goiz zikin, motel eta txuri-beltza denetan zoragarriena bihurtuko du.
Karikatura moduko ilustrazioek albumaren indar osoa hartzen dute, babes orrietatik bertatik. Ilustratzaileak txuri-beltzez marraztu eta xehetasunez jantzi ditu hiria eta pertsonaiak, elementu bakarrari kolorea kolorea emanez: sudur gorria… pixkanaka geroz eta leku handiagoa hartuko duen gorria.