Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Superpatataren jatorria

Idazlea: Artur Laperla

Ilustratzailea: Artur Laperla

Itzultzailea: Esther Lopez Epelde

Argitaletxea: Bang

Urtea: 2019

Orri kopurua: 56

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Irakurle hasiberriei begirako komiki sail baten lehen zenbakia da. Umorearen bidez ea super heroien ohiko zientzia fikzio ukituekin garatzen da istorioa.

Narratzaileak azalpen ugari ematen dizkio irakurleari, pertsonaien biografia eta unean uneko gertaerak janzteko. Hala eginik bilduma izaera areagotu egiten da, eta irakurleak ahots gidari baten laguntzarekin dagoela senti dezake.

 

Ilustrazio lan garbia osatu da, kolore masa handietan banatutako irudiekin. Marren bidez objektuen inguruneak adierazten dira, eta bolumena zein sakontasuna koloreztatzearen eta argi-itzalen bidez lortzen dira. Marrazkiak estereotipatutako irudiekin osatzen dira (maltzurra sudur zorrotz luzekoa da, dekoratua eta estetika estatubatuarrak,...).


Superpatataren jatorria