Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Txominen eskola

Idazlea: Liesbet Slegers

Ilustratzailea: Liesbet Slegers

Itzultzailea: Saretik

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2020

Orri kopurua: 56

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Eskolan hasiberri direnentzako jakintza liburua da, erakusten duena eskola batean egiten diren jarduerak, topa ditzakegun espazio eta pertsonak, eta, oro har, eskolako egunerokoan gauzatzen diren errutinak.

Azalpenak emateko Txomin pertsonaiaz baliatzen da. Txomin eskolara joango da bere lagunekin, kakoan arropak zintzilikatuko ditu, ipuinak irakurri, sukalde txokoan ibiliko da, komunera joango da, fruta jan, jolas denboran patioan ibiliko da, eskulanak egin, laguntxo baten amona ere etorriko da ipuina kontatzera, eta eskola amaitzean aita bila etorriko zaio.

Ilustrazioak koloretsuak dira, trazu lodikoak.

Liburuaren amaieran, galderak daude.


Txominen eskola