Izenburua: Uxío
Idazlea: Martín Romero
Ilustratzailea: Martín Romero
Itzultzailea: Bego Montorio
Argitaletxea: Astiberri
Urtea: 2020
Orri kopurua: 64
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Komiki honetan, bi orrialde hartzen dituzten 26 kontakizun laburren bidez Uxio ezagutuko dugu.
Uxio irudimen handiko mutiko ilegorria da, lagun bat du, Ana, eta txakur bat, Rosenda; hirurek elkarrekin komikiko orri koloretsuetan zehar hainbat abentura eta gorabehera biziko dituzte, beti ere, umorea bidelagun, eta batzuetan irakurlea bera parte hartzera gonbidatuz.
A Coruñako Diputazioak ematen duen Castelao Komiki saria lortu zuen liburuak 2019an, haur eta gazteentzako atalean.