atzera

APP-ak

Maria Goikoak batbirulau! App

Maria Goikoak batbirulau! App

Maria Goikoak batbirulau! App

Galtzagorri elkarteak XXI. mendeko euskarrietara ekarri du euskarazko Haur Literaturako klasiko bat, Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren "Maria Goikoak batbirulau! ".

Liburuaren berezko izaera jostariari eutsiz, jolaserako proposamen berriak eta errealitate areagotuan birsortutako irudiak biltzen ditu "Maria Goikoak batbirulau!" app-ak: puzzleak, memoria-jokoak, hitz-jokoak, 7 desberdintasunak bilatzeko jokoak, abestiak, 2.53D efektuko irudiak, eta bestelako hainbat joko.

“Maria Goikoak batbirulau!” haurrek euren kasa nahiz helduen laguntzarekin irakurtzeko liburua denez, aplikazioa ere haurrek (4 eta 8 urte bitartekoentzat dago gomendatua) eta helduek bakarka nahiz elkarrekin erabiltzeko modukoa da; oso intuitiboa eta erabilgarria da, eta laguntza pantailak ere baditu.

Oraindik deskargatu ez baduzu, nahikoa duzu behean dituzun loturetan klikatu, eta bertatik dohainik deskargatu ahal izango duzu aplikazioa zure mugikorrera, tabletara edota ordenagailura.

App-a erabiltzeko gida ere deskargatu dezakezu, hemen.