Bitartekariak

Amaia
Amaia "Arpa magikoa" Ruiz de Galarreta Mugica

Arpa magikoa

Proiektu berri hau martxan jartzeko elkartu gara Ane Artetxe (arpa) Amaia Ruiz de Galarreta eta Amaia Irazabal (aktoreak).

Lehendik daukagun Lekord taldea (euskal musika eta poesia fusionatzen dituena) abiapuntu hartuz, eta testuak eta arpa soinuak elkartzeak ematen dituen aukerak ikusita Arpa Magikoa sortu dugu.

Euskal Herrian irakurketa dramatizatua bultzatu nahi dugu, Europako beste herrialdeetan egiten den bezala, horrela irakurketarako grina piztuz eta bide batez, euskal idazleen liburuak ezagutaraziz.

Gure proposamena, beraz, arpa soinuak lagundurik, liburu baten edo batzuen irakurketa antzeztua egitea litzateke. Hau da, istorioa kontatu eta pertsonaiak interpretatzea liburua eskuan dugularik.

Arpa Magikoa dosierra

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Zinema:

  • 2015 "Siembra Vientos", zuzendaria: Noelia Rueda. Protagonista.
  • 2015 "Andromeda", zuzendaria: Alberto Hernandez. Protagonista.
  • 2015 "Plan Vive", zuzendaria: Larrotxene. Sekundarioa.
  • 2015 "Telaraña", zuzendaria: Manuel Martin Merino. Sekundarioa.
  • 2014 "Kate motzak", zuzendaria: Jone Amonarriz.
  • 2014 "Zombis en la zurriola", zuzendaria: Iñigo Aizpuru. Protagonista.
  • 2013 "Belarra", zuzendaria: Iñaki Camacho. Sekundarioa.
  • 2013 "Aitona Mantangorri", zuzendaria: Kepa Errasti.
  • 2013 "Parafilia", zuzendaria: Iñigo Aizpuru. Sekundarioa.
  • 2013 “Alejandra”, zuzendaria: Alberto Gastesi. Sekundarioa.
  • 2013 “Gosea”, zuzendaria: Zart produzioak. Protagonista.
  • 2013 “Thomas Huger”, zuzendaria: Alberto Herdandez. Sekundarioa.
  • 2012 “Cenizas”, zuzendaria: Iker Arce. Sekundarioa.

Telebista

  • 2011-2012 “Goenkale” personaje (Malen).

Antzerkia

  • 2015  "Sokak" taldearekin.

Bideoklipak

  • 2016 "Adn" taldea. Adrian Pereak zuzendua.
  • 2015 "Ilunbeltzean"taldea. "Zama" Jon Bikandik zuzendua.
  • 2014 "Belako" taldea. "Haunted house",  Irantzu Zugarrondok zuzendua.
  • 2014 "Hibakusha" taldea. "Itzalak", Amaia Irigoienek zuzendua.
  • 2013 “Prim lane” taldea. "Say what you wanna"  Xabier Cereceda Hoz-ek zuzendua.
  • 2013 "Mandragora Negra" taldea. "Gritaré" (Espoiler Films)