Bitartekariak

Amaia Hennebutte
Amaia Hennebutte

Euskal haur literaturan idazle eta ilustratzailea da, 19 urtez andereñoa izan eta, gaurregun, KIRIBIL arte konpainiaren zuzendari artistikoa da, antzezlea eta kondalaria.

11 albuma argitaratuak ditu, eta horietako zonbait haur ikuskizun gisa moldatuak eta muntatuak izan dira, ala nola : « Otso », Chimères antzokia konpainiarekin 2013. urtean, edo « Lodikroko », « H. » eta « Oa-Huetak », Elirale dantza konpainiarekin.

Bere formazioa, antzerki, mimo eta klown ikastaldi desberdinetan osatu du, Euskal-herrian, Bordalen eta Parisen. 2016. urtean, KIMU deialdian saristatua izanki, haur arte ezenikoen ezagutza azkartu eta sakondu du.

Arte bidegurutzean bere burua kokatuz, bakoitzaren sentsibilitatea pizten dituen ikuskizunak eta ekitaldiak sortzen ditu.

Album ilustratua, bere lanen oinarria, mamia, abiapundua da.

 

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

  • Ipuin kontaketak
  • Poesia errezitaldiak
  • Idazketa tailerrak
  • Irakurketa tailerrak
  • Ilustrazio tailerrak
  • Guraso/irakasleentzako formazio tailerrak
  • Antzerki-literatur saioak