Bitartekariak

Antton Irusta
Antton Irusta

Antton Irusta (Usansolo 1963). Ipuin kontalaria. Horrekin batera irakasle eta idazle ere bai, baina ipuingintzaren inguruan. Ipuinetan mundua ikusteko modu bat dago, herri baten kultura eta hizkuntzari lotuta, eta gaur egun herri-tradizioko corpus hori eskolumeengana eroaten dauka ardurarik handiena.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Ikastaro, hitzaldi eta ipuin kontaldiak.

Bibliografia:

Kontalaria, Katxin, han hemengo ipuinak, Aseye, Guo Suang Txinako laguna, Itsasoaz bestaldeko ipuinak, Lau haizetara kontari, Tartalo eta Anbotoko Mari, Yu Ling, Yasuke, Olentzero eta subilaren laurreta, Olentzero eta erloju magikoa, Ipuinen Tailerra, Autumutuan.

 

Ikastaro, hitzaldi eta ipuin kontaldiak:

  • Ipuinak kontatzeko artea.
  • Ipuinak: gozamenerako tresna.