Bitartekariak

Arantza Baltzategi Juldain
Arantza Baltzategi Juldain

Irakasle-eskola ikasketak egin ditut. 27 urtez Lehen Hezkuntzako irakasle lanetan aritu naiz. Urte horietan formatzeko ikastaro pila bat egin ditut.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Irakurzaletasuna sustatzeko eskola liburutegian ekintza desberdinak sortzen ditut, beraz, nire esperientzia eremu horretan kokatzen da. adibidez, teknologia berriak erabiltzen ditut honetarako.

Irakasleentzako hitzaldiak eman ditut eta irakurzaletasuna eta liburuen inguruko aholkularitza zerbitzua.

Nire burua arlo batean ikusten dut: Lehen Hezkuntzako liburutegiaren antolamenduari buruzko esperientzia kontatzen eta aholkuak ematen.