Bitartekariak

Fernando Morillo Grande
Fernando Morillo Grande

Azpeitian jaio nintzen, 1974an. Filosofian lizentziatu eta fisikako ikaslea naiz. Eta bokazioz idazlea. Gazte -eta haur- literatura jorratu dut batik bat, baina baita dibulgazioa, biografia eta itzulpena ere. Bidaiatzea maite dut, eta mendian galtzea (nahi gabe ere galtzen naiz askotan!). Hogei liburu inguru izango ditut argitaratuta, eta zenbait sari irabazi ditut. Besteak beste: Gazte eta Haur Literaturako Euskadi Saria (2003), Irakurleen saria (2005), Donostia Hiria (1999), CAF-Igartza beka (2001), Agustin Zubikarai saria (2003), eta abar.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

"Idazleak Ikastetxeetan" eta antzekoetan hainbat hitzaldi eman ditut eskoletan, liburutegietan, eta abarretan, gazte nahiz haurrekin. Batzuetan liburu jakin baten ingurukoak badira ere, normalean askoz orokorragoak izaten dira, eta sormenaz, literaturaz eta irakurzaletasunaz jarduten dut gazteekin.

Hitzaldiak