Bitartekariak

Josu  Jimenez Maia
Josu Jimenez Maia

1967an sortua, Iruñean. Ingeles eta euskara irakaslea.

"Liburuak solasgai" literatur tertuliaren arduraduna 1998tik, Berriozarren.

2001-2004 Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Euskara Departamentuko teknikaria lau urtez, Glotodidaktika bulegoan, irakurzaletasuna sustatzeko zenbait programen koordinatzailea, Besteak beste, "Bargotako Aztia" proiektuarena: web orria eta liburua, Liburuen Altxorrarena (Nafarroan soilik).

2004tik EIBZn, arauzko irakaskuntzako euskara irakasleak trebatzeko ikastaroak sortzen eta ematen: Ipuin tailerra eta herri ipuinak; Literatur txokoa; Testuak irakaskuntzan: sorkuntza eta zuzenketa, bai on line modalitatean Moodle-ren bidez, bai aurrez aurreko modalitatean eta kamishibai teknika.

Galtzagorri Elkarteko eta EIEko kidea.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Bargotako Aztia proiektua.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Literatur lehiaketetan epaimahaikide.

Liburu Gaztea ekimeneko epaimahaikide.

"Liburuak solasgai" tertuliako dinamizatzailea.

Kamishibai teknika ikastaroa.

Ipuin Tailerra eta Herri ipuinak ikastaroa.