Bitartekariak

Mari Jose  Olaziregi Alustiza
Mari Jose Olaziregi Alustiza
  • Euskal Filologian Doktore 1997tik. Euskal Literaturan aditua da eta, besteak beste, literaturaren irakaskuntza bigarren hezkuntzan, irakurzaletasunaren sustapena edo literaturaren soziologia landu ditu.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle 1996tik.
  • Atzerriko unibertsitateetan egonaldiak: Center for Basque Studies-University of Reno, Nevada (2007-2009), Universitat Konstanz (2009-2010), University of Chicago (2016ko udaberria) eta City University of New York, Graduate Center (2016ko udazkena).
  • Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan Ikertaldeko zuzendaria da (www.mhli.net) eta Haur eta Gazte LIteraturako Ikertzaile sareetako kide (LIJMI).
  • Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria izan da (2010-2016)
  • Artikulu zientifikoak, Bigarren hezkuntzarako manualak, Hezkuntza ikastaro eta biltzarrak, aholkularitza...burutu ditu.

 

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.