Idazleak

Iñaki  Mendiguren Bereziartu
Iñaki Mendiguren Bereziartu

1954an jaioa, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri zaharrean. Filosofia eta Letretan (Historia Moderno eta Gaur Egungo Historia adarrean) lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Eskoriatzako Irakasle Eskolan maisu 15 urtez, Euskara eta Euskal Literatura arloan. Administrazioko funtzionarioen irakasle 4. hizkuntza-eskakizuna lortzeko. EGA azterketetan zuzentzaile. “Arrasate Euskaldundu Dezagun” Elkartearen sortzaileetakoa. Herrian euskararen erabilera sustatzeko elkartea. “Arrasate Press” euskara hutsezko Arrasateko herri-astekariaren sortzaileetakoa, eta bere zuzendari urte-erdiz. “Eup!” Ezkio-Itsasoko herri-aldizkariaren bultzatzaileetakoa bigarren aldian.Urte askoz Arrasaten bizi izan zen eta inguru hartan irakaskuntzan lan egin ondoren, gaur egun jaioterrian da berriro eta itzultzaile da bere kontura, argitaletxeak, enpresak, erakundeak, etab. dituelarik bezero.

Bibliografia:

  • Haltzak badu bihotzik (eleberria), Elkar, 1990.
  • Ilunkerako xuxurlak (eleberria), Kutxa Fundazioa, 1999.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

  • Irun Hiria literatur saria, Ilunkerako xuxurlak, 1999
  • Cafe Iruña-Baqué saria, Haltzak badu bihotzik, 1989