Idazleak

Joseba Santxo Uriarte
Joseba Santxo Uriarte

Ikasketak: Industri Delineazioa, Barakaldoko Institutu Politeknikoan (1986); Euskal Filologia, Deustuko Unibertsitatean (1993).

Lan esperientzia: Hamabi urtez irakasle helduen euskalduntze eta alfabetatzean, AEKn, LABAYRUn eta Sopelako Udal Euskaltegian (1983-1995); Lau urtez bertso irakasle eskolaz kanpoko ordutegian hiru ikastetxetan, Uribe Kostan (1989-1992); Hamabi urtez irakasle eta arduradun Algortako Bertsolari Eskolan, Getxon (1990-2003); Urte bete erredaktore lanean ETNIKER etnografia taldean, Derion (1991); Urte bi egile eta kolaboratzaile modura ZUBIA·SANTILLANA argitaletxean, Leioan (1992-1994), hiru urte editore modura argitaletxe berean, Leioan (1995-1997) eta bost urte zuzendari bezala bertan, Etxebarrin (1998-2003). Egun ere hantxe dihardut.

Era guztietako lanak Bertsolaritza alorrean: bertsolari, irakasle, antolatzaile, bertso-jartzaile, gai-jartzaile, aurkezle, epaile, transkribatzaile, kronika-egile, txostengile, komentatzaile, esatari... Hiru musika taldetan jardun dut: Mikelats folk-taldean, konposatzaile, flauta, gitarra; Baietz berbena-taldean, konposatzaile, flauta, saxoa, teklatua, ahotsa; eta Emon Behi Bi rock-taldean, konposatzaile, saxoa, ahotsa,

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.


 

Ditxosozko ditxolaria

Izenburua: Ditxosozko ditxolaria

Egilea: Joseba Santxo Uriarte

Irudigilea: Iņigo Ordozgoiti

Argitaletxea: Zubia

1995

GEHIAGO IRAKURRI