Ipuin kontalariak

Antton Irusta Zamalloa
Antton Irusta Zamalloa

Bakarka eta taldeka kontatzen du

Kontaketan hasitako urtea: 1986

Norentzat kontatzen nagusiki:

Haurrak eta helduak (Euskaltegietako jendea eta abar).

Kontatzeko lekuak:

Areto txikiak, Eskolak, Euskaltegiak, Kultur Etxeak.

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

KATXIN ETA LUKI BARRABASA; KATXINEN ABENTURAK; HARATONAKO IPUINAK.

Biografia:

Antton Irustak ipuin emanaldi bat bukatzen duen bakoitzean bertan entzuten dauden gurasoei eskari bat egiten die, gauero haurrak ohera sartu eta ipuin bat kontatzeko eskatzen dienean, gogo onez egiteko, zeren eta ipuinek, liluraz gain, bitamina ederrak dituzte, indarrak eta gogoa berpizten dituena.

Hamasei urterekin hasi zen ipuin-kontalaritza lantzen eta geroztik milaka umeri banatu die ilusioaren eta maitasunaren bitamina hori. Ipuin-kontalaritzaren funtzio sozialaz doktore tesia egiten ari da, irakasle dihardu Bilboko Urretxindorra ikastolan, ipuinak kontatzen ditu herriz herri eta geratzen zaizkion ordu libre apurretan liburu bat edo beste ere idatzi du.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.