Ipuin kontalariak

Arrate Leunda Senperena
Arrate Leunda Senperena

Kontaketan hasitako urtea: 1993

Norentzat kontatzen nagusiki: Haurrentzat.

Kontatzeko lekuak: Liburutegiak, Ludotekak, Kultur etxeak...

Bestelako jardunak: Ordiziako "URRUP" antzerki taldeko partaide naiz, 1991. urtean hasita.

Biografia:

Zeregin honetan Ordizian hasi nintzen, 1993 urteko gabonetan. Bizpahiru urtetan honetan aritu nintzen bakarrik, "GABONETAN IPUIN KONTARI" egitarauaren barnean. Baina laster hasi ziren inguruko herrietatik deika eta horrela hasi nintzen liburutegietan.
Andereño modura lan egiten dut eta ipuin kontaketak "extra" moduan, gustuko ditudalako egiten ditut. Gehienbat inguruko liburutegietan aritzen naiz eta beti eskolaz kanpoko ordutegietan.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.