Ipuin kontalariak

Erica  Liquete
Erica Liquete

Izen artistikoa: Sorgina Txirulina

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

Eskaintzen ditudan saio tematikoak dira:

  • Musika estiloak ezagutu! (3-8 urte)
  • HunkIpuinak: emozioei buruzko istorioak (3-8 urte)
  • Euskal Kultura. Euskara sustatzeko ipuin saioa (3-8 urte)
  • Oihanetik badoaz! Txikitxuenentzat pentsatuta dago. Animaliak dira ipuinen protagonistak eta kanta batzuk egiten dira (2-5 urte)
  • Gure ama lurra! Ingurumenari buruzkoak (3-8 urte)
  • Emakume paregabeak eta berdintasuna. (3-8 urte)
  • Badator Mari Domingi! (3-8 urte) Gabonei buruzkoak
  • Oporrak. Musika, ipuinak eta dantza! (3-8 urte)
  • Liburuaren eguna: Kalabazan! (8-12 urte).
  • Sorgina Txirulinak youtuber izan nahi du! (8-12 urte)

Horrez gain, ipuin saioarekin lotuta dagoen tailer bat ere egiteko aukera dago. Bezeroen beharren arabera ipuin kontaketak pertsonalizatu ahal dira.

Biografia:

Gehien gustatzen zaizkidan 3 gauza dira: ipuinak, musika eta gure hizkuntza, euskara! Istorio gehienak nik idatzitakoak dira eta zeharkako txirulaz baliatuz kontatzen ditut.

 

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.