Ipuin kontalariak

Itziar  Saenz de Ojer Martinez
Itziar Saenz de Ojer Martinez

Kontaketan hasitako urtea: 2003

Norentzat kontatzen nagusiki:

Haur eta gurasoentzat, nahiz gaztetxo eta helduentzat.

Kontatzeko lekuak:

Liburutegi, kultur etxe, eskola, ludoteka, areto...

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

  • "Kontu konta kantaldia" (2021). Familia giroan gozatzeko 50 minutu inguruko emanaldia.
    Formatu txikiko ikuskizuna, edozein lekuetara egokitzekomodukoa; kultur gune, liburutegi, antzoki...
  • "Itsaspetik azalera, azaletik plazara" (2021). Poesia, istorioak eta kantuak tartekatzen dira, garai bateko bizipenak azaleratzeko. Gazte eta helduentzat.
  • "Ipuinetatik jabekuntzarantz" (2016) Neska-mutilekin sexuen heziketan hausnartzeko bidea ematen duten ipuinak.
  • "Clowntu kontari" (2015) Galtzagorriren 25. urteurrenerako sortutako Clown erako ipuin kontaketa.
  • "Amona Ferminaren ipuinak" (2014)
  • 2015ean Tolosaldeko Ahoz aho jaialdian parte hartzea.

Biografia:

Bazen Behin Clown pailazo taldean aritzen naiz 2005. urtetik, eta 2006tik amatasuna, ipuinak eta pailazo jardunak uztartzen saiatzen naiz. Batzuetan hiruak batera egiten ere asmatu behar izaten dut.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.