Ipuin kontalariak

Itziar Zubizarreta Ayerbe
Itziar Zubizarreta Ayerbe

Bakarka eta taldeka kontatzen du

Kontaketan hasitako urtea: 1994

Norentzat kontatzen nagusiki:

Nagusiki haurrentzat, zenbaitetan helduentzat.

Kontatzeko lekuak:

Liburutegiak, Museoak, Kulturguneak, Eskolak, Egoitza itxietan.

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

Donostiako Untzi Museoan Hiru Olatuak, 1995; Itsasontzi Galduak, 1996; Abentura Itsasoan, 1997; Campaña de Animación a la Lectura de La Comarca de Pamplona, 1995; Guión del Video y Animación.

Biografia:

Zer ote lehena, natura ala artea? Artea naturaren kopia bat ote da? Natura ote da artearen ispilu bilakatzen dena? Eguneroko bizitza baino gauza harrigarriagorik ba ote dago? Ipuinak eguneroko bizitzarekin alderatuz gero, ipuinengan aurkitzen ditugu bizitzak ez duen bilakaera desiragarri bat, jarduera atsegin bat, lagun fidagarriak. Guzti hau, neurri batean bederen, gure esku omen dago, eta niri plazara ateratzea gustatzen zait. Tradiziozko ipuingintzari begiratzen diot, hizkuntz transmisioari eta nire ipuinak ahal bezain ongi adierazten saiatzen naiz.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.