Ipuin kontalariak

Ixabel Agirresarobe Arzallus
Ixabel Agirresarobe Arzallus

Bakarka eta taldeka kontatzen du

Kontaketan hasitako urtea: 1991

Norentzat kontatzen nagusiki:

Guztientzat

Kontatzeko lekuak:

Liburutegi, barnetegi, gaztetxe eta ikastetxeetan.

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

- 4/6 urtetik aurrerako haurren saioa 45min inguru (fabulak, umore ona eta hitz jokoak).

- 7 urtetik gorakoei 60min inguru (herri ipuinak, biziak eta umore onekoak).

- DBHkoei 60min inguru.

1."Kontuk eta komeriak". Herri ipuinetan oinarritutako genero indarkeria ikusten den kondairak.

2."Ezina ekinez egina". Herri ipuinetan baita ere oinarrituak. Biziak.

- Kontaketa hutsak bakarka.

- Irudipuinak (Mattin komikilariarekin).

- Hankagorri taldearekin: Pottola detektibea, Astobira eta Petrikiloak.

Mariaje Potaje eta Erramun Babarrun: Liburu mutuekin istorioak kontatzen.

Emakumeak ipuinetan, saioa prest daukat haur eta helduei kontatzeko.

Mattin marrazkilariarekin ere aritzen naiz lanean eta horrek Irudipuinak izena du.

Oraingo honetan musikari bat zuzenean sartuko dugu.

 

 

 

 

 

Web orrialdea: ixabelweb.wix.com/ipuinak

 

Biografia:

Usurbil (1971) 

1991. urtetik aurrera ipuin kontaketan aritu naiz eta dihardut. Nire saioak biziak izan ohi dira. Aldarte onekoak. Ahoz aho jasotako istorioez eta herri ipuinetan oinarritzen ditut emanaldiak. Entzuleen parte hartzea ere bilatzen dut eta hori dena aspaldidaniko hitz jokoak eta errepikapenak erabiliaz.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.