Ipuin kontalariak

Izaskun Mujika
Izaskun Mujika

Bakarka eta taldeka kontatzen du

Kontaketan hasitako urtea: 2000

Norentzat kontatzen nagusiki:

Adin guztietako haurrentzat kontatzen dut

Kontatzeko lekuak:

Liburutegi, ludoteka eta ikastetxeak

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

Ibili alai, ipuinetan blai; Munduko ipuinak; Izeba Joxepiren baserria

Biografia:

Izaskun Mujika antzezlea eta narratzailea da, Nafarroako Antzerki Eskolan egin zituen Arte Dramatikoko ikasketak eta antzerki talde askorekin aritzen da lanean, Atikus eta Pasadas las 4, besteak beste. Joko dramatikoko irakaslea izana NAEn eta Lehen Hezkuntzako zentroetan. Ingumak antzerki taldeko sortzaileetakoa da. 2000an hasi zuen bere ibilbidea narrazioaren munduan, berekin maleta bat besterik ez zuela. Geroztik bakarrik, edo eta elkar lanean, Nafarroako nahiz Euskalerriko liburutegi, ludoteka eta ikastetxeetan aritu da ipuinak kontatzen.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.