Ipuin kontalariak

Lur Korta Redin
Lur Korta Redin

Bakarka eta taldeka kontatzen du

Kontaketan hasitako urtea: 1999

Norentzat kontatzen nagusiki:

Bereziki haurrentzat kontatzen dudan arren, Gazte eta helduentzat kontatu izan dut, ipuinaren eta anzterkiaren mundua uztartzen ditut nire Ipuin saioetan.

Kontatzeko lekuak:

Liburutegi, kultur etxe, ludoteka, ikastola, gaztetxe, herri txikibateko elizaren atarian, (leku jasoetan).

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

  • Ipuin ibiltaria
  • Bidaian (Izaskun Mujikarekin)
  • Gaztainakerre artian (gaztain saltzailearekin Amanda Usanos)
  • KontuzKontalariarekin (Nafarroako antzerki eskola)

Parte hartutako jaialdiak edo E.H.tik kanpoko jardunak:

2005eko Kilometrotako (Oiartzun) bideoan saritutako ipuin bat kontatu nuen.

Bestelako jardunak:

Adierazpen tailerrak.

Biografia:

Betidanik istorioak kontatu, antzeztu eta bizitzeko grina izan dut, horrek aktore, ipuin kontalari eta antzerki irakaslea izatera eraman nau. Nafarroako antzerki eskolan arte dramatiko-ko ikasketak egin ondoren, Trokolo, Bele bizi, Ditirambo, Pai eta Txalo antzerki taldeekin lan egin dut besteak beste.

Telebista, antzerkia, ipuin saio eta eskaera berezietan egiten dut lan. Gaur egun Ines Bengoarekin Tis Tas taldea sortu ondoren haur dantzaldiak egiten ditut, Rum Rum Rock, Olinpiadak, Jau Jau...

Donostiako ipuinaren orduko ipuin saioak eta koordinazio lanak burutzen nabil eta 2005etik hona, Galtzagorri elkartearekin eta udal liburutegi desberdinetan, ipuin saioak eta irakurketa klubak burutzen ditut.

www.lurkorta.com

 

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.