Ipuin kontalariak

Maider Galarza Peņa
Maider Galarza Peņa

Norentzat kontatzen nagusiki:

Adin guztietarako. Hizkuntza: euskara eta gaztelera.

Kontatzeko lekuak:

Liburutegiak, eskolak, kultur- etxeak…

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

“beldurrentzako ipuinak”, “maleta kontuak”, “printzesak kontu- kontari”, “Europako ipuinak”, “mundutik kontu- kantari”, “emakume basatia”, “ipuin arabiarrak”.

Biografia:

Nafarroako antzerki eskolan ikasketak egin nituen (Iruñea 2000/2004). Ikasketak bukatzerakoan, Iruñean Caracois (2004/2006) antzerki taldea sortu genuen eta “A los hombres futuros” antzezlanarekin,“Encuentros” lehiaketan, ikuskizun onenari saria irabazi ere (Iruñea, 2005). Ume eta helduentzat anzterki klaseak ere ematen hasi nintzen (2004/2005). Urte baten buruan, motxila berriz hartu eta, Oihulari antzerki taldearekin lanean hasi nintzen. Hiru urte zoragarri, Euskal Herriko geografia sudur gorriz jantzita eta kontu kontari igaro eta gero, bidai luze bat egiteko gararaia iritsi zela konturatu nintzen. Eta arnas batean, Berlinen nengoen. Han ez nuen antzerkirik egin baina istorioak kontatzen jarraitu nuen. Hori bai, oraingo honetan gidari turistiko moduan Alemaniako historia txundigarria kontatuz (Cultour Berlin 2008/2009). Berlingo hiriak liluratu ninduen arren , ideiak izoztu zitzaizkidan, beraz, mediterraneoko eguzkiarekin berotzea erabaki nuen ea artea itzultzen ote zen. Eta itzuli egin zen, oraingo honetan eskola moduan (Escuela Internacional Berty Tovias, Bartzelona 2009/2010). Baina etxera itzultzeko gogoa ere bueltatu zen, beraz, handik urte betera, Euskal Herrira itzuli nintzen. Oihulari klownekin jarri nintzen berriz lanean eta baita Panta Rhei (Gasteiz, 2010/2014) eta En La Lona (Gernika, 2013- 2015) txotxongilo taldeekin ere . Gaur egun ipuin kontalari eta antzerki begirale bezala nabil lanean.

 

Web orria: maidergalarza.com

 

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.